XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai interesgarria extralurtarrentzako mezua.

George Scottek mezuan zegoen gauza bakoitzaren zergatia azaldu zigun.

Baina azter dezagun...

Hizkuntza guztietako hitzak, hitz egiten badakite ere.

Matematikazko eragiketak, adimentsuak garela adierazteko.

Gure irudiak, nolakoak garen jakin dezaten.

Abesti bat, sentiberak badira ere.

Gure planetaren irudia, beraiek non gauden jakin dezaten.

Ura: gure bizitzaren ezaugarri garrantzitsua delako.

- Oso interesgarria da, ezta?

Asmatu zuk beste bat, gelako bati bidaltzeko.

Honetarako suposa ezazu beste munduko ume batekin kontaktoan jarriko zarela.

Hizkuntza zorrozten

Mikel, espazioan zenbat denbora igaroko zuten jakin ondoren, lagunei kaso egiteagatik erabat damutu zen... eta honela adierazten du:

- Ai ama! Nork agindu zidan ganorabako hauei kasu egitea?

Beste hauek ere esan ditzake...

- Hau gertatuko zela jakin izan banu...

- Guztiz damututa nago etortzeaz.

- Hurrengoan kontu handiagoz ibiliko naiz!

Istorio-mistorioz

Inoiz ezertaz damutu al zara?

- Kontatu taldean eta gero lagunekin antzeztu.

Antzezlariak

Beste lagun batzuk gonbentziturik, sagarrak lapurtzera joan zarete.

Horretan zaudetenean txakurrak agertu dira.

Zeharo damututa zaudete!